Ongi etorri txabitadak blogera
Mostrando entradas con la etiqueta Bideoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bideoak. Mostrar todas las entradas

domingo, 6 de diciembre de 2009

ALFABETIZAZIO DIGITALA


Dekretuetan esaten dena honi buruz, oinarrizko konpetentziak. Sareaz hitz egiten dugunean, alfabetizazioari dagokionez, ikuspuntu kritiko batetik aztertu behar dugu: analizatzen ikasteko, zer nahi dugun eta zer ez aukeratzeko, bilatzen jakitea, zer irakurri. Askotan kontuan izan behar dugula zer ari garen erabiltzen, galdera hori existitu behar da. Nork dago guk erabiltzen dugun sarearen atzetik, dirua irabaten duten, noren menpe usten ditugun datuak. Laburbilduz, honekin ez dut esan nahi ez erabiltzeko sarea, baizik eta behintzat kontzientzia izan behar dugula honen inguruan mugitzen den guztia.

Internetek informazioa hartzeko aukera interesgarria da, izugarrizko barietatea eskaintzen duelako. Baina gure lana ez da bakarrik informazio guztia hartzea eta erabiltzea, baizik eta informazioa ere sor dezakegu edota dagoena hobetu. Honek sare aberatsa egiten du, batez ere gure alorrean erabiltzen badugu, hezkuntzan, alegia. Guztion ideia, esperientziak, proiektuak emen jarriz hezkuntza bultzatzen dugu, ez baitago hezkuntza aurrera eramateko modu bakarra eta besteenak ezagutzen baditugu gurea ere hobe daiteke.

Iruzki honi dagozkion bideoak:lehenengo bideoa eta bigarren bideoa

domingo, 8 de noviembre de 2009

PROMETEUS



Bideo honetan ikusten da zelan hemendik urte batzuetara internet mundua bilakatuko da, hots, ematen den aurrerakuntza. Hau izango litzateke modu labur batean azalduta bideoaren gaia.

Bilakaera horretan agertzen da, zelan telebista, irratia, egunkariak eta hainbat komunikabide desagertuko diren eta informazo kontaktua izateko internet erabiliko den.

Nik adibidez ez dut hain argi ikusten ikuspuntu hau, eta nire ustez hain denbora laburrean ez da horrelako aldaketa emango, horrenbeste gauzak galduz. Bideoan ikuspegi ezkorra islatzen da, dena muturrera eramaten da neurriz gainekoa izanik.

Nire aburuz, primeran dago hainbeste aurrera pausu ematea, helburua guri informazioa eskuragarri eskaintzea bada edota bidea erraztea bada. Aldi berean, aurrerapenak egoteka behin eta berriro berziklatzera edo gehiago ikastera behartzen gaitu, eta hori ez dago txarto, baina horretarako denbora behar da. Argi dago denok denbora dugula lana (bai profesionala, bai etxekoa) amaitu eta gero, baina agian ez gaude gogotxu mundu guzti hau ezagutzeko behar diren ordu kopuruak emateko.

Niri irakasle moduan guztiz interesgarria iruditzen zait honen inguruan ezagutzea, baina nire partetik ez naiz burubelarri sartuko mundu honetan, beste gauza batzuei ere garrantzia ematen dielako. Adibidez, interneten bidez erosketak egin daitezke, baina niri gustatzen zait supermerkatura joatea, horrela ibiltzen dut, jendearekin komunikatzen naiz eta erosi beharrekoa "manipula" dezaket, praka batzuk probatzea ondo datorkidan ikusteko, esate baterako. Hala ere, esan beharra daukat, noiz behinka interneten bitartez erosi dudala eta oso lagungarria izan dela. Horregatik ikusten dut nik oso garrantzitsua dela haurrei ere guzti hau eskaintzea gero bata edo bestea aukera dezaten haien interesen arabera.

jueves, 29 de octubre de 2009

Gizartearen informazioa

Iruzkin honekin hasi haurretik argia orrialdean honi buruzko pdf bat jarriko dut informazioa eskuragarri izan dezazuen, baita wikipediako informazioa ere. Ondoren nire iritzia azalduko dizuet, bai orokorrean, bai hezkuntza mailan.

Teknologia berriak gero eta gehiago zabaltzen ari direla argi dago eta zabalkuntza hau gizartearen eskutan dago, hau da, gure beharrizanen,interesen... arabera mota batzuetako edo besteetako teknologiak asmatzen ditugu edo garatzen ditugu.Esate baterako lehen oso jende gutxi zuen mugikorra, gaur egun edonork dauka mugikorra eta gainera eskaintza oso handia da, internet ere aurki dezakegu mugikorretan.

Berrikuntza guzti hauek erreztasun asko ematen dituzte, komunikatzeko orduan, informazioa biltzeko orduan, ikastaroak egiteko etxetik atera gabe, eta horrela mila gauzetarako. Beraz, guztia hau ezagutzea ezinbestekoa da irakasleentzako umeak gizartaratzeko, teknologia garaian bizi bagara haurrak horrela ere hezi behar ditugu, hori bai beste hainbat gauza ahaztu gabe edo landuz.

Nire ustez ez gara zertan burubelarri sartu behar teknologietan bestelako gauzak alde batera utzita, baina beharrezkoak direlakoekin bat nator eta gainera lan handia aurreztu dezakegu hauek erabilita.

martes, 13 de octubre de 2009

Web 2.0 Iruzkina


Klasean ikusteko proposatu diguten bideo honen iruzkina. Web 2.0 buruzkoa da.
Hasteko, esan behar dut nahikotxo kostatu zaidala dena ulertzea, bideoa arinegi zihoalako, beraz birritan ikusi behar izan dut.

Nik inoiz ez dut entzun web 2.0 filosofia irakasgai honekin hasi baino lehen, baina zer den entzun bezain laster, egunero erabiltzen dudan web ulertu dut, hau da, guztion artean sortzen dugun materala da. Edozein pertsonak mota guztietako informazioa gehitu dezake, argazkiak, iragarkiak, bideoak, klaseko lanak... Lehen aldiz, ez zen horrela, bakarrik adituak ibiltzen baitziren mundu honetan eta ez zegon guztion eskura.

Nire ustez primeran dago horrelako aukera izatea, hots, horrenbeste informazioa konpartitzearena. Askotan lana errezten digu, beste pertsonetara hurbiltzen gaitu. Beste askotan ere, denbora galtzea ere egiten digu nire ustez, agian ondo bilatzen ez dakigulako (batzuk) edota guztia ez baita horrenbeste interesgarria edo fidagarria. Askotan pentsatu dut mundu guztiak ikastaro bat egin beharko zuela honen erabilpen egokia egiteko, baita zentzura edo kontrol gehiago egotea ere. Beraz, irakasle moduan interesgarria ikusten dut honetaz kontrolatzea gero haurrei ere modu egokian irakasteko, arauak egon behar dira, guztia ez baita baliagarria .