domingo, 8 de noviembre de 2009
PROMETEUS
Bideo honetan ikusten da zelan hemendik urte batzuetara internet mundua bilakatuko da, hots, ematen den aurrerakuntza. Hau izango litzateke modu labur batean azalduta bideoaren gaia.
Bilakaera horretan agertzen da, zelan telebista, irratia, egunkariak eta hainbat komunikabide desagertuko diren eta informazo kontaktua izateko internet erabiliko den.
Nik adibidez ez dut hain argi ikusten ikuspuntu hau, eta nire ustez hain denbora laburrean ez da horrelako aldaketa emango, horrenbeste gauzak galduz. Bideoan ikuspegi ezkorra islatzen da, dena muturrera eramaten da neurriz gainekoa izanik.
Nire aburuz, primeran dago hainbeste aurrera pausu ematea, helburua guri informazioa eskuragarri eskaintzea bada edota bidea erraztea bada. Aldi berean, aurrerapenak egoteka behin eta berriro berziklatzera edo gehiago ikastera behartzen gaitu, eta hori ez dago txarto, baina horretarako denbora behar da. Argi dago denok denbora dugula lana (bai profesionala, bai etxekoa) amaitu eta gero, baina agian ez gaude gogotxu mundu guzti hau ezagutzeko behar diren ordu kopuruak emateko.
Niri irakasle moduan guztiz interesgarria iruditzen zait honen inguruan ezagutzea, baina nire partetik ez naiz burubelarri sartuko mundu honetan, beste gauza batzuei ere garrantzia ematen dielako. Adibidez, interneten bidez erosketak egin daitezke, baina niri gustatzen zait supermerkatura joatea, horrela ibiltzen dut, jendearekin komunikatzen naiz eta erosi beharrekoa "manipula" dezaket, praka batzuk probatzea ondo datorkidan ikusteko, esate baterako. Hala ere, esan beharra daukat, noiz behinka interneten bitartez erosi dudala eta oso lagungarria izan dela. Horregatik ikusten dut nik oso garrantzitsua dela haurrei ere guzti hau eskaintzea gero bata edo bestea aukera dezaten haien interesen arabera.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario