martes, 13 de octubre de 2009
Web 2.0 Iruzkina
Klasean ikusteko proposatu diguten bideo honen iruzkina. Web 2.0 buruzkoa da.
Hasteko, esan behar dut nahikotxo kostatu zaidala dena ulertzea, bideoa arinegi zihoalako, beraz birritan ikusi behar izan dut.
Nik inoiz ez dut entzun web 2.0 filosofia irakasgai honekin hasi baino lehen, baina zer den entzun bezain laster, egunero erabiltzen dudan web ulertu dut, hau da, guztion artean sortzen dugun materala da. Edozein pertsonak mota guztietako informazioa gehitu dezake, argazkiak, iragarkiak, bideoak, klaseko lanak... Lehen aldiz, ez zen horrela, bakarrik adituak ibiltzen baitziren mundu honetan eta ez zegon guztion eskura.
Nire ustez primeran dago horrelako aukera izatea, hots, horrenbeste informazioa konpartitzearena. Askotan lana errezten digu, beste pertsonetara hurbiltzen gaitu. Beste askotan ere, denbora galtzea ere egiten digu nire ustez, agian ondo bilatzen ez dakigulako (batzuk) edota guztia ez baita horrenbeste interesgarria edo fidagarria. Askotan pentsatu dut mundu guztiak ikastaro bat egin beharko zuela honen erabilpen egokia egiteko, baita zentzura edo kontrol gehiago egotea ere. Beraz, irakasle moduan interesgarria ikusten dut honetaz kontrolatzea gero haurrei ere modu egokian irakasteko, arauak egon behar dira, guztia ez baita baliagarria .
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario