Iruzkin honekin hasi haurretik argia orrialdean honi buruzko pdf bat jarriko dut informazioa eskuragarri izan dezazuen, baita wikipediako informazioa ere. Ondoren nire iritzia azalduko dizuet, bai orokorrean, bai hezkuntza mailan.
Teknologia berriak gero eta gehiago zabaltzen ari direla argi dago eta zabalkuntza hau gizartearen eskutan dago, hau da, gure beharrizanen,interesen... arabera mota batzuetako edo besteetako teknologiak asmatzen ditugu edo garatzen ditugu.Esate baterako lehen oso jende gutxi zuen mugikorra, gaur egun edonork dauka mugikorra eta gainera eskaintza oso handia da, internet ere aurki dezakegu mugikorretan.
Berrikuntza guzti hauek erreztasun asko ematen dituzte, komunikatzeko orduan, informazioa biltzeko orduan, ikastaroak egiteko etxetik atera gabe, eta horrela mila gauzetarako. Beraz, guztia hau ezagutzea ezinbestekoa da irakasleentzako umeak gizartaratzeko, teknologia garaian bizi bagara haurrak horrela ere hezi behar ditugu, hori bai beste hainbat gauza ahaztu gabe edo landuz.
Nire ustez ez gara zertan burubelarri sartu behar teknologietan bestelako gauzak alde batera utzita, baina beharrezkoak direlakoekin bat nator eta gainera lan handia aurreztu dezakegu hauek erabilita.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario