Eguneroko zereginetan agertzen ziren blogetan sartu ostean, blogak zelan egiten diren ikasteak zentzu osoa hartzen du. Orri hauetan, erabilera ezberdinak ikusten dira.
Esate baterako gurasoekin harremanetan egoteko modu oso erosoa eskaintzen da. Aldi berean, gurasoek haurrak egunerokoan egiten dutena jarraitzeko aukera dago, irakasleak haurrek egindakoa sartzen badu. Hau oso aberasgarria iruditzen zait, gurasoek harreman hurbilagoa izan dezakete klasean egindakoarekin eta etxean ere modu batean edo bestean landu dezakete, edota horri buruz hitz egin dezakete.
Bestalde, gainontzeko irakasleentzako ere aberasgarria da. Blogaren bitartez, beste eskoletan egindako proiektuak ikus daitezke eta onak izanez gero bakoitzak bere klasean aplikatu. Gaur egun eskola batzuk haien artean bilerak antolatzen dituzte, erabilitako proiektuak aztertzeko, Areatza eta Arrankudiagaren kasuan adibidez. Hau kontaktuan egoteko beste modu bat izan daiteke, horrela ez dira bakarrik batzarretara mugatzen. Gainera eremua zabalagoa da eta Euskal Herri osoan egiten dena ikusteko aukera egongo litzateke, are gehiago Euskal Herritik kanpo beste lekuetako ideia jasotzeko ideia oso ona da
.
lunes, 9 de noviembre de 2009
BLOGAK HAUR HEZKUNTZAN
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario